Kalea itxi barik eta egitarauan zenbait aldaketa eginda, Juan Calzada eguna ospatzerik izan zuten zapatuan Gernika-Lumon. Pintxopote ekimenaren hamabi taberna sustatzaileen asmoa aurreikusitako jarduera guztiak kalean egitea zen, baina kalea ixteko baimenik eman ez zietela eta, egitaraua apur bat moldatu behar izan zuten. Dena den, giro onean ospatu dute Gernika-Lumon Juan Calzada eguna. Umeentzako tailerrak, bazkari herrikoia eta herriko musika taldeen kontzertuak izan ziren zapatuan, besteak beste.
Gernika-Lumoko Herrirak antolatutako desafioa be izan zen Juan Calzada egunean. Hain zuzen, “espetxe politika krudela” ordezkatzen zuen 11 tonako kamioia mugitu zuten gernikarrek, sakabanaketa politikagaz amaitzeko eta euskal presoak herriratzeko “denon indarra beharrezkoa” dela gogora ekartzeko.
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Argazkilaria: Gernika-Lumoko Herrira
Herriraren desafioa
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.