Gernikarrak garaipena lagunartean ospatzen
Gernika-Lumoko Arkupe taldeak Bizkaiko herri arteko eskupilota txapelketa irabazi du. Hain, zuzen Markina-Xemeingo taldea menpean hartuta jantzi dute txapela Gernika-Lumokoek. Artza forntoian Bizkaiko Txapelketa irabazita hamabost urteko lehorteari amaiera emon dio Arkupek. Hala, herri arteko laugarren txapelketa irabazi dute gernikarrek. Duela hamabost urte be, Bermeoko Artza frontoian irabazi zuten Bizkaiko garaikurra.
Txapelketa ez zen ondo hasi gernikarrentzat. Izan be, kadete mailako partida galduta ekin zioten lehiari bertokoek. Hain zuzen, 22-7 nagusitu ziren markinarrak, jaialdiko lehen partidan.
Pilotariak talde argazkian
Otazuak eta Esainek galduta, gazte mailako partida irabaztea ezinbestekoa zen gernikarrentzat. Izan be, galduz gero Markina-Xemein izango litzateke txapelketaren irabazlea. Etxebarria eta Pascual garaipena lortzeko presioagaz kantxaratu ziren, baina ez zuten hutsik egin. Partida oso ona jokatuta, 22-18 nagusitu ziren gernikarrak, finala bardinduz.
-
-
Kadete mailako pilotari gernikarrak
-
-
Nagusi mailako pilotari gernikarrak
-
-
Gazte mailako pilotari gernikarrak