Omako basoa
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak jarduera programa berezi bat antolatu du astebururako, Euskal Kostaldeko Museoen egunaren harira. Donostian egindako agerraldian, kaleratu duten txartelaren barri be eman dute Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko museoak, interpretazio zentroak eta bestelakoak barne hartzen dituen sareak. Txartel horren erabiltzaileek abantailak eta deskontuak edukiko dituzte.
100.000 txartel atera dituzte; horietako 50.000 Euskal Kostaldeko Museoetan banatuko dituzte, eta besteak turismo bulegoetan. Dena den, asteburu honetan hamaika jarduera egongo dira eskuragarri, prezio baxuagoan edo dohainik.
Kostaldeko eskaintza kulturala sustatzea da Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen helburua. Gaur egun 43 dira sareko kideak, eta tartean daude Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa; Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa; Kortezubiko Omako basoa eta Santimamiñeko koba; Gernika-Lumoko Bakearen Museoa, Euskal Herria Museoa eta Batzar Etxea; Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Aita Guria baleontzia; Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroa; eta Foruko herrixka erromatarra.
LEA-ARTIBAIKO ETA BUSTURIALDEKO ESKAINTZA
Biodibertsitate Zentroa
- Ezagutu Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Bisita gidatuak domekan, 12:00etan. Prezio murriztua. Erreserbak: 94-687 04 02 edo info@torremadariaga.org.
- Urdaibaiko kostaldea. Kostaldea ezagutzeko irteera, bihar. Itsasontziz, 11:00etan eta 12:00etan; oinez, 16:00etan eta 18:30ean. Prezioa: Itsasontziz 10 euro, oinez 3 euro. Erreserbak: 94-687 04 02 edo info@torremadariaga.org.
- Gure kostaldeko hegaztiak. Irteera Matxitxakora bihar, 10:30ean eta 13:30ean. 3 euro. Erreserbak: 94-687 04 02 edo info@torremadariaga.org.
- Txartelagaz. Tarifa murriztua: euro 1.
Gernika-Lumoko Bakearen Museoa
- Ate irekien eguna. Bihar eta etzi, doan. Bihar, 10:00etatik 19:00etara; etzi, 10:00etatik 14:00etara.
- Txartelagaz. Deskontua sarreran: 5 eurotik 3ra.
Santimamiñe koba
- Bisita gidatuak. Bihar eta etzi, doan, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Erreserbak: 944-651 657 edo santimamine@bizkaia.net.
- Tailerra: Artistak Santimamiñen. Kobazuloak nola margotu zituzten ezagutzeko. Bihar, 10:30ean, doan. Erreserbak: 944-651 657 edo santimamine@bizkaia.net.
- Txartelagaz. Sarreran %50eko deskontua.
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa
- Ate irekien eguna. Bihar eta etzi, doan. Bihar, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; etzi, 10:30etik 14:30era. Domekan, Carlos Caslaren San Sebastian… regata de traineras kartelaren postala, opari.
- Elkanoren abenturak. Familiei zuzendutako tailerra doan, bihar, 12:00etan eta 17:00etan. Erreserbak: 94-625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.net.
- Txartelagaz. Sarreran %50eko deskontua.
Lekeitioko Itsas Ondare Zentroa
- Santa Katalina itsargia. Bisita gidatuak, bihar eta etzi. Bihar, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan; etzi, 16:30ean eta 18:00etan. Prezioa: 1 euro. Erreserbak: 94-684 40 17 edo turismo@lekeitio.com.
- Sosoagako dolarea. Bisita gidatuak bihar eta etzi, deskontuagaz. Bihar, 16:30ean eta 18:00etan; etzi, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.Erreserbak: 94-684 40 17 edo turismo@lekeitio.com.
- Txartelagaz. Sarreran %50eko deskontua.
Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoa
- Ate irekien eguna. Bihar eta etzi, doan. Bihar, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; etzi, 10:00etatik 14:00etara.
- ‘Euskal Kostaldearen Flyscha’ erakusketa. Doan, bihar eta etzi, 10:00etatik 14:00etara.
- Txartelagaz. Sarrera doan.
Bermeoko Aita Guria baleontzia
- Txartelagaz. Heldu baten sarreragaz, ume batena doan.
Bermeoko Arrantzaleen Museoa
- Txartelagaz. Sarreran %50eko deskontua.