Asier Villalibre partida baten
Asier Villalibre (Gernika-Lumo; 1997) futbol jokalariak Athleticen jarraituko du, Espainiako eta Europako hainbat talderen eskaintzak jaso arren. Villalibre Athleticeko harrobiaren izarretako bat da. Hala, Lezamako arduradunek lasaitu ederra hartu dute aurrelari gazteak Bilboko taldean jarraituko duela baieztatu ostean.
Hamabost urteko jokalariari hilaren 30ean amaitzen zitzaion Athleticegaz zuen kontratua. Aurten kadete mailako lehen taldeagaz jokatzen hasi zen, baina partida gutxiren buruan gazte mailako taldera igo zuten.
Denboraldi erdian, baina, lesionatu egin zen, jokatzeko aukera barik geratuz. Urtarrilean lesionatu zen, baina ordura arte, lan ikaragarria egin zuen bertokoak. Kadeteekin bost gol sartu zituen, eta gazteekin hamahiru.