Umeentzako saskibaloi ikastaroa emongo du Gernika KESBek
Gernika KESBek Saskibaloiaz Gozatzen kirol ikastaroa antolatu du, Gernika-Lumoko gazteak saskibaloiaren mundua ezagutu dezaten. Ikastaroa, uztailaren 1etik 31ra emongo dute, baina aldez aurretik emon behar da izena, antolatzaileek jakinarazi dutenez. 2001 eta 2007 urteen bitartean jaiotako gazteei zuzendutako kirol jarduera. Adinaren arabera hiru taldetan banatuko dituzte kirolari gazteak.
Saskibaloi ikastaroan parte hartu gura dutenek kesbudako@gmail.com e-postara idatziz jarri behar dira harremanetan antolatzaileekin. Izen abizenak, adina, telefono zenbaki bat, eta zein ikastetxetan ikasten duten zehaztu beharko dituzte gazteek, izena emoterakoan.