Tenis ikastaroa antolatu dute Busturian, uztailerako eta abuzturako
Beste behin be, Busturiko Udalak tenis ikastaroa antolatu du udara begira. Ume, gazte zein nagusiek parte har dezaketela azaldu dute. Gura dutenek Altamira auzoko liburutegira jo beharko dute izena emotera, ekainaren 28a baino lehen. Izena emoterakoan, ikastaroa ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Uztailerako eta abuzturako antolatu dute ikastaroa eta Busturian erroldatuta daudenek 25 euro ordaindu beharko dituzte hile bakoitzeko, gainontzekoek, barriz, 55 euro.
Jakinarazi dutenez, astean birritan batuko dira tenisaren nondik norakoak ikasteko, astelehenetan eta eguaztenetan.