Suteko kaltetuei hipotekak eteteko Bilduk egin duen proposamena ez dute onartu Batzar Nagusietan
Eusko Alderdi Jeltzalekoek (EAJ) neurriaren aurka bozkatu dute; popularrak eta sozialistak, barriz, abstenitu egin dira.
BIzkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Ogasun Batzordean aurkeztu du proposamena Bildu koalizioak. Bermeoko sutean etxea galdu zutenei «hipotekak ez kobratzea» proposatzen zuen neurriak. Foru Aldundiari eskatzen zioten, Bermeoko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, neurri hori bultzatzea eta sustatzea. Joseba Gezuraga Bilduko ordezkariaren esanetan, «Bermeokoa gertakari berezia da eta tratamendu berezia behar du».
Kualizioak aurkeztutako proposamenak, halanda be, ez du aurrera egin, EAJk aurka bozkatu baitu eta PP eta PSE-EE abstenitu egin baitira.
Amaia Del Campo EAJko ordezkariak, Bilduren ekimenak «hipoteka legearen aldaketa batekin zerikusi gehiago» duela deritzo, hortaz «ez dela Batzar Nagusien eskumena», esan du.