Iaz be, partidak jokatu zituzten Ajurian
Gernika-Lumoko eta Lea Motrollo eskupilota eskolek pilota partidak jokatuko dituzte Ajurian, asteburuan. Hain zuzen, umetxo, ume eta gaztetxo mailetako partidekin gozatzeko aukera izango dute Muxikako auzora doazenek. San Juan jaien barruan antolatu dituzte partidak.
Lehen partidak domekan jokatuko dituzte, 13:00ak aldera. Egun horretan, umetxo eta ume mailako partidak jokatuko dituzte pilotariek. Astelehenean, bestalde, umetxo eta gaztetxo mailetako partidak jokatuko dituzte, 13:00etatik aurrera.
Arkupek Bizkaiko eskuz banakako prebiak be jokatuko ditu asteburuan. Hain zuzen, Etxebarria eta Esain Arkupe taldeko kideek alkarren kontra jokatu beharko dute, astelehenean. Gernika-Lumoko Santanapen neurtuko dituzte indarrak, 20:00etatik aurrera.