Beñat Intxaustik, Peio Bilbaok eta Haritz Orbek Espainiako txapelketa lehiatuko dute, domekan
Beñat Intxaustik (Movistar Team), Peio Bilbaok (Euskaltel Euskadi) eta Haritz Orbek (Euskadi) Espainiako Txirrindulari Txapelketa lehiatuko dute, domekan. Hain zuzen, Bembibre herrian (Gaztela Leon) izango da Espainiako txapelketa.
Bertoko txirrindulariek 210 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Bierzo mendikatearen zonaldean lehiatuko dute txapelketa. Hala, lasterketa gogorra izango da, mendate asko igaro beharko baitituzte txirrindulariek.