San Pelaio jaiak ospatuko dituzte belendiztarrek, domekatik aurrera
Belendizko (Arratzu) biztanleek San pelaio jaiak ospatuko dituzte, domekatik aurrera. Hain zuzen, hiru jai egun antolatu dituzte auzokideek, jai giroan edarto pasatzeko aukera emonez.
San Pelaio eguna hilaren 26an izango da, baina hilaren 23a eta 26a izango dira egun handiak. Egitarau zabala prestatu dute belendiztarrek egun horretarako.
Egitaraua
Domekan
–12:30ean: Meza Santua. Ostean txakoli dastaketa. Bitartean, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxeak egingo dute bertsotan.
–14:30ean: txapela jaurtiketa txapelketa.
-18:30ean: umeentzako jolasak
-19:00etan: Briska txapelketa. Ostean hirugihar, txistorra eta txokolate jana.
Hilaren 26an (San Pelaio eguna)
–12:30ean: Meza Santua. Ostean pintxo jana.
Hilaren 29an
–12:00etan: Sagardo kupelaren irekiera.
–12:30ean: paella txapelketaren izen emotea zabalduko dute.
–12:30ean: gaztetxoen arteko herri kirolak. Ponyan ibiltzeko aukera be izango dute gazteek.
–15:00etan: Herri bazkaria.
–18:00etan: Arratzu eta Nabarnizko herritarren arteko herri kirol desafioa.
–20:00etan: Linaje magoaren ikuskizuna.
–21:30ean: bakailao eta txistorra jana. Jaiak amaitzeko herriko musika talde batek joko du.