Ondarroan be jarri zuten erakusketa (irudian)
Eguenean, hilaren 20a, preso dauden euskal emakumeen artelanak jarriko dituzte ikusgai, Astran. Antolatzaileek 19:00etan aurkeztuko dute erakusketa, eta horren ostean mahai inguru bat egingo dute, preso ohi izandako emakumeekin. Amaitzeko, bestalde,
lunch bat egingo dute bildutakoek.
Erakusketa eguenean zabalduko dute, eta hilaren 28a arte izango da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara. Hain zuzen, Astrako lehen solairuan jarri dituzte preso dauden emakumeen artelanak. Gernika-Lumoko Herrirak eta Bilgune Feministak antolatu dute erakusketa.