Leire Saitua (Ibarrangelu) eta Miguel Comas (Kuba) bikoteak osatutako iAuBe musika taldeak zenbait abesti grabatu ditu, Elai Alai aretoan. Grabaketaren helburua taldea ezagutzera emotea da, ikusentzunezko materiala zabalduz. Irudiak grabatzeko Oizmendi telebistaren laguntza izan dute iAuBe-koek. Laster webgune barria jarriko dute martxan taldekideek.