![Iazko ekitaldiko irudia](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/06/ELIAS_26_URTE_PRESO-300x225.jpg)
Iazko ekitaldiko irudia
Elias Fernandez preso politiko bermeotarrak 27 urte daramatza kartzelan. Urtero egin legez, bermeotarra gogoan izateko eta haren egoera salatzeko ekimenak antolatu dituzte barikurako.
19:30ean ipini dute hitzordua Goiko Plazan. Handik abiatuta manifestazioa egingo dute Lameraraino. Amaitzerakoan, 20:00ak aldera, ekitaldia egingo dutela azaldu dute, Lameran bertan.