Baseliza arteko ibilaldia
Montorre eskolak, Montorrealde guraso elkarteak eta Antoliñape kultur elkarteak antolatuta, jardueraz beteriko asteburua edukiko dute hurrengoa Gautegiz Arteagako bizilagunek. Hasteko, bariku goizean ikasturte bukaerako jaia egingo dute Montorre eskolan, eta zapatuan Gamarrara irteera egingo dute, guraso elkartearen eskutik. Domekan, bestalde, baseliza arteko IX. ibilaldian parte hartu ahal izango dute. Martxa 10:00etan abiatuko da, plazatik, eta ondokoa izango da ibilbidea: plaza-San Antolin-Karmen-San Bartolome-San Lorentzo-plaza. Zailtasun maila erdikoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.