Bi gizon atxilotu dituzte Bermeon, dirua faltsutzea egotzita
Segurtasun Sailetik jakinarazi legez, atzo arratsaldean “taberna batean 50 euroko billete faltsu batekin ordaintzen saiatzeagatik” atxilotu zituzten Bermeon 19 eta 24 urteko bi gizon.
“Billete susmagarri” batekin ordaintzen ari zirela eta, Ertzaintza hurbildu zen Bermeoko tabernara eta faltsua zela ohartarazita bi gizonezkoak atxilotu zituzten, dirua faltsutzea egotzita. Gainera, azaldu dutenez, “gizonezkoek beste bi billete faltsu zituzten”.