Antxon Uriguen eta Beñat Bilbao gernikarrek Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finala jokatuko dute, zapatuan. Hain zuzen, gaztetxoen txapelketa (14 urtez azpikoak) irabazteko borrokan izango dira, Ekialdeko (Bizkaia) taldearen barruan. Orion lehiatuko dute finala, 11:etatik aurrera.
Gernikarrek Iruri Altzerreka (Garai) eta Bittor Altube (Abadiño) izango dituzte taldekide. Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko taldeen kontra neurtuko dituzte indarrak.