Lehiaketako argazki irabazlea, Aitor Gonzalezena, Izaro films presenta.
Epaimahaiak
argazki onenaren saria eman dio Aitor Gonzalezi,
Izaro films presenta izenburua duen argazkiagatik.
Lea-Artibai eta Mutrikutik hamahiru argazki aurkeztu badira be, batzuk «ikututa» zeudela adierazi du epaimahaiak. Eta lehiaketako baldintzetan argazkiak ezin zirela ukitu adierazten zenez, lehiaketatik kanpo geratu dira argazki horiek.
Parte hartzea handiagoa izan da Busturialdean. Izan be, guztira 41 argazki aurkeztu dira, herri guztietakoak.
Lehenengo saria jaso dueneak, hau da, Aitor Gonzalezek,
Lekeitioko Aisia hotelean relax gastronomikoa eskuratu du. Ikuslearen saria eskuratu dutenek ostera,
bidaia maleta bana irabazi dute (Iraitz Madariaga eta Oier).
Hirugarren saria lortu dutenek euren argazkiak
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak 2014rako egingo dituen egutegietan, eskualde bakoitzeko bat, ikusi ahalko dituzte.
Irabazleen zerrenda
Argazki onena
Aitor Gonzalez Barinagarrementeria. Izaro films presenta.
Ikuslegoaren saria
-Iraitz Madariaga. Paradixura atia.
-Oier. Izaro films.
Lea-artibai eta Mutriku (Egutegirako)
-Lekeitio. Saria emon barik geratu da.
-Ondarroa. Eider Iturriaga de la Iglesia
-Mutriku. Haizea Villa Laka.
(Oharra: Beste herrietatik ez da argazkirik aurkeztu)
Busturialdea (Egutegirako)
-Iker Bengoetxea. Ortzadarrak kolore bakarra duelakoan…
-Alex Gabaldon. Txantxarremendira zubia eta Baserri giroan.
-Aitor Gonzalez. Izaro films presenta eta Zain dezagun Urdaibai.
-Eider Iturriaga de la Iglesia. Murueta zuribeltza.
-Goretti Zarrabe. Urdaibai Arteagatik.
-Ainhoa Astui. Mundakatik Urdaibai eta Zaldia tompoian.
-Gorka Uriarte. Bizkaiganeko parajea eta Bizkaiganetik haratago.
-Ander Zarraga. Ilunabarra Urdaibain.