Barikuan greba egiteko deialdia egin die LAB sindikatuak metalgintzako beharginei
http://www.youtube.com/watch?v=fFCVNX_Niow
Metalaren alorrean behar egiten dutenez gain, gainerakoei be barikuan Bilbon, 12:00etan, egingo den manifestazioan parte hartzeko eskatu diote. "Badakigu egoera ez dela hobetuko egun bateko grebagaz. Horregatik, hilaren 28an, beste greba bat egiteko deialdia egiten dugu", azaldu du Ion Iñaki Alkorta LABeko ordezkariak.
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Metalaren alorrean behar egiten dutenez gain, gainerakoei be barikuan Bilbon, 12:00etan, egingo den manifestazioan parte hartzeko eskatu diote. “Badakigu egoera ez dela hobetuko egun bateko grebagaz. Horregatik, hilaren 28an, beste greba bat egiteko deialdia egiten dugu”, azaldu du Ion Iñaki Alkorta LABeko ordezkariak.
Herrialdeko hitzarmena lortzeko asmoz, kotxe karabana egin du gaur LAB sindikatuak, Markina-Xemeindik hasita. Momentu hori aprobetxatuta, LABek, CCOOk eta UGTk etzirako deituta duten grebagaz bat egiteko dei egin du Busturialdean eta Lea-Artibain metalgintzako arduradun den Jon Iñaki Alkortak.
Hitzarmenak lortzeko borrokan dabiltzan enpresa edo sektore guztiak deitu ditu LABek biharko grebara, eta horregaz batera, egun horretan 12:00etan, Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko eskatu diote Busturialdeko eta Lea-Artibaiko langile guztiei, «nahiz eta jakin egoera ez dela amaituko egun bateko grebagaz».
Alkortak azaldu duenez, «metalak hartuko du lidergoa egun horretan», baina beste sektore guztiak be badaude deituta Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera.
Barikuko grebari jarraipena emoteko, hilaren 28rako beste greba deialdi bat egin du LABek: «Gugaz batera, gainontzeko sindikatuak be atxikitzea espero dugu», esan du Alkortak. Metalgintzaz gain, borrokan dabiltzan beste sektore guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera: «Herrialdeetako hitzarmenak ezin ditugulako galdu, eta, era berean, enpresetako hitzarmenak be bultzatu behar ditugulako».
LABen agerraldia, Gernikan
Hori dela eta, lan hitzarmena galtzear duten Busturialdeko eta Lea Artibaiko ordezkarien asanblea deitu du LABek etzirako. Bertatik, Bilboko manifestaziora joango direla gaineratu dute sindikatuko arduradunek.
Hala, Busturialdeko eta Lea Artibaiko LABek lan hitzarmenen inguruan duen ikuspegia eta aurrera eraman behar den dinamikaren berri emoteko, agerraldia egingo du etzi 10:30ean, Gernika-Lumoko LABeko egoitzan (Juan Kalzada 4-2)
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.