Zenbait tabernari Juan Calzada egunean parte hartzeko deia egiten
Kalea zarratzeko baimenik ez dutela eta, Pintxopote ekimenaren hamabi taberna sustatzaileek zenbait aldaketa egin behar izan dituzte Juan Calzada eguneko egitarauan. Jarduerak kalean burutzea zen tabernarien helburua, baina Juan Calzada kalea zarratzeko ezezkoak egitaraua apur bat moldatzera behartu ditu antolatzaileak.
Alde batetik, Ross dantza eskolakoen ikuskizuna bertan behera geratu da. Bestalde, zenbait jarduera lekualdatu behar izan dituzte tabernariek. Umeen tailerrak eta herri bazkaria, esaterako, EHNEko txosnan egingo dituzte, eta Pintxopoteko sari banaketa eta Lekeitioko Deabruak ikuskizuna Pasealekuan.
Jai egunaren antolatzaileen berbetan, “pena bat da egitaraua moldatu behar izatea”. Diotenez, 2Juan Calzada kalea jai giroan murgiltzea zen helburua”. Hala, jarduerak lekualdatzea “atzerapauso bat” dela deritzote.