Izarotik Mundakarainoko igeriketa proba egingo dute ekainaren 28an
V. Izarotik hasi eta Mundakarainoko igeriketa proba egiteko aukera izango dute herritarrek ekainaren 28an. Udalak jakinarazi duenez, Mundakan erroldatutakoek soilik parte hartu ahal izango dute proba horretan: «suhiltzaile direnek zein ez direnek». Plaza mugatuak izango dira; hori dela eta, izena emon beharko dute, eta, horretarako azken eguna, eguena izango da.
Interesatuak, beraz, mezu bat bidali beharko du travesiaizaro@gmail.com helbidera, eta bertan honako datu hauek idatzi beharko ditu: izen abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia eta posta elektronikoa. Horrez gain, Mundakan erroldatuta dagoela adierazi beharko du. Udalaren arabera, izena emoterako orduan, ez dute ezer ordaindu beharko herritarrek.
Mundakako Udalak jakinarazi duenez, igeriketa proba egunean, kolore bizidun txanoa eroan beharko du parte hartzaileak, eta neoprenozko trajea erabiltzeko aukera izango duela be azaldu du.
Dortsalen zenbaketa, bestalde, Mundakako Arraun Taldearen lokalean egiongo dute (Mallonan) egunean bertan, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Ontziak, ostera, 18:30ean aterako dira uharterantza. Proba hasita, itsas milla bateko distantzia izango dute aurretik igerilariek, eta itsasgorarekin igeri egingo dute.
Proba bukatuta, Mundakako Casinoan afaltzeko aukera izango dute igerilariek 30 eurotan, mahaia erreserbatuko baitute.