Puntako musikariak batu zituen Bermeoko Kafe Antzokiak zapatuko emanaldi solidarioan, apirilaren 11n Bermeoko Alde Zaharrean gertatutako sutearen ondorioz kaltetutakoei lagundu asmoz, eta horientzako 1.220 euro batu dituzte. Halanda be, «uste baino lagun gutxiago» bertaratu zirela azaldu du Bermeoko Kafe Antzokiko arduradun Patxi Erauzkinek.
700 lagunentzako edukiera izanik, 122 sarrera baino ez zuten saldu; «gehiago espero genuen», dio Erauzkinek, «musikari entzutetsuak ziren eta eskainitako ikuskizuna izugarria izan zen», gaineratu du. «Pena» emoten badio be, gauaren balorazio «oso ona» egin du, bildutako musikariak zein bertaratutakoak «gustora» egon baitziren.
Kaltetuek dituzten arazoak «berehala konponduko ez direla-eta», udazkenerako edo negurako barriro zerbait antolatzeko prest egongo liratekeela adierazi du Erauzkinek, «gu beti gaude laguntzeko prest».
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda
-
-
Argazkilaria: Jon Fonda