Bizkaiko Urpeko Jardueren Txangozale Zentroak (CEVAS) Gaztelugatxeko San Juaneko uretan urperatuta dagoen Begoñako Ama Birjina non dagoen seinaleztatzeko buia bat ipini barri du. Modu horretan, elkartekoen esanetan, “gunera bisitan doazen guztiek jakin ahalko dute non dagoen birjina tronuratuta”.
Irailaren 15ean, Gaztelugatxeko San Juaneko uretan tronuratutako Begoñako Ama Birjinaren 50. urteurrena ospatuko da. Urperatuta dagoen birjinak “itsaspeko lana egiten duten guztiak eta arrantzale guztiak babesten” dituela diote CEVAS elkartekoek.