Bizirik irauteko, arraunkadaka
Elantxobe Arraun Elkarteak dituen arazo ekonomikoei aurre eginez, Zierbenako uretan borrokatuko da domekan ‘Artarri’ trainerua, KAE 1. mailako denboraldiko lehen estropadan. Arazo ekonomiko horien atzean da uraren gainean, arraunkadaz arraunkada, borrokatzen den taldea. Iazko emaitza onei esker –sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratu zuen–, aurten be KAE 1 mailan lehiatzeko aukera izango du taldeak, iazko helburu berarekin: maila mantentzea. Estropada hasieran gogor aritzeko gai direla uste du Alzibarrek, «baina ez liga osoan». Taldeak «·indar falta» duela dio: izan be, beteranoez eta jende gazteaz osatutako taldea du aurton Busturialdeak, eta hori, indarrari dagokionean, «igarri egiten da». Gainera, iaz arraunean aritutako sei lagunek taldea utzi dute, eta horien falta «asko» nabarituko du aurton Busturialdeak.
Egutegia KAE 1
-Ekainak 23. Bandera Petronor.
-Ekainak 30. XXVI. Elantxobeko bandera.
-Uztailak 7. Pasaiako XXIX. Ikurrina.
-Uztailak 13. Donostiako VI. Bandera.
-Uztailak 20. VI Bandera Bixigu Eguna.
-Uztailak 28. XXVIII El Correo Ikurriña.
-Abuztuak 3. XXIX. Ondarroako Bandera.
-Abuztuak 4. Getariako IV. Estropada.
-Abuztuak 10. XXXIV. Santurtziko bandera.
-Abuztuak 15. Zarauzko IV. Bandera.
-Abuztuak 18. XLIII. Santoñako Bandera.
-Abuztuak 24. XXIII. Camargo