Alkohol bako edarien dastaketa izango da aukeran barikuan, gastrodibertsitate geletan
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko Gastrodibertsitate geletan hitzordua jarrita dute hileroko azken barikuetan egin ohi duten legez. Oraingoan, alkohol gabeko edarien diseinurako bost zentzumenak landuko dituzte barikuan. Hala, besteak beste, AZTI-Tecnaliak diseinatutako edari barrien dastaketa izango dute aukeran, 20:00etatik 23:00etara, doan.
Dastaketaren ostean, parte hartzaileek edari bakoitza baloratu ahal izago dute, galdekete bidez; hala, hobetu daitezkeen arloak identifikatuko dituzte.
18 urtetik gora dituzten horiek bakarrik parte har dezakete eta aurretiaz izena emon beharko da Madariaga Dorretxera deituta (94-687 04 02).