Ume, gazte zein heldu batu ziren hitzordura
22 kilometroko eta 8 kilometroko mendi martxa banarekin agurtu dituzte Gorpuzti jaiak Ibarrangelun. Laugarrenez antolatu dute mendi martxa jaien harira, eta aurreko edizioetan legez, harrera ona izan du aurten be, 320 lagunek parte hartu baitute oraingoan. Ume, gazte zein heldu batu ziren hitzordura.