Urrira arte, ikasturtea amaitutzat jo zuen zapatuen Nuntxaku Kultur Elkarteak. Txapel Festa antolatu zuten, eta bigarrenez, paella txapelketa egin zuten horren baitan. Lau paella aurkeztu ziren txapelketara eta Saregiñek Emakume Feministen Sareak ortuariz egindako arroza izan da aurtengo onena. Datorren urtean beraien ardura izango da beraz, paellarik onena aukeratzea .
Paella janaz gain, jolasak eta kontzertuak be izan zituzten, besteren artean.