Joan den zapatuan, 80 txirrindulari gazte inguruk kadete mailako Muxikako lasterketa jokatu zuten. Guztietan azkarrena Jon Ander Musitu izan zen. Musituk eta Alvaro Cotillasek azken igoeran jokatu zuten garaipena. Musituk Urretxindorra eskolako azken aldapan eraso gogorra jota irabazi zuen.
Tropela, bestalde, lehen bi sailkatuengandik 34 segundura helmugaratu zen. Tropeleko txirrindularien arteko sprintean Aaron Padro izan zen azkarrena.