Imanol Goñi natxituarrak (Ea) seigarren postuan amaitu du Espainiako Kopako bigarren mendi lasterketa. Hain zuzen, Kanariar Uharteetan lehiatu zuen lasterketa. Seigarren amaituta, bertoko herritarrak sasoiko dagoela erakutsi du, lasterketan maila handiko korrikalariek parte hartu baitzuten.
Espainiako Kopako bigarren proba Luis Alberto Hernando irabazlearengandik bederatzi minutura amaitu zuen Goñik. Probaren ibilbidearen kilometroek aurrera egin ahala, natxituarra postuak aurreraretzen joan zen.
Lehen kontrol gunean, esaterako, hamazazpigarren sailkatua izan zen. Bigarren kontrol gunean, baina, Goñik jauzi handia emon zuen, zortzigarren postuan jarriz. Lasterketa amaierara be oso ondo heldu zen natxituarra. Hala, azken hamar kilomteroetan beste bi korrikalari gainditu zituen.