Bost eta hamabost urte bitarteko 200 dantzari gazte inguru bildu ziren zapatuan, Bermeon egin zuten dantzari gaztetxoen bigarren elkartrukean. Hain zuzen be, Oiartzungo Haurtzaro taldeak, Galdakaoko Andra Mari taldeak, Foruko Urdaibai taldeak eta Bermeoko Alkartasuna Dantza taldeak parte hartu zuten. Goizean, herriko kaleetatik kalejira egin zuten, “giro oso polita sortu zen herrian”, azaldu du Gaizka San Pedro Alkartasuna dantza taldeko presidenteak, “eguraldi onak lagundu egiten du horrelako jardueretan”, gaineratu du. Herriko hiru puntutan be dantza egin zuten goizean: Taraska plazan, Goiko Plazan eta portuan. Arratsaldean, barriz, Lameran egin zuten dantza ikuskizuna.
-
-
Txebi Arriaga
-
-
Txebi Arriaga
-
-
Txebi Arriaga
-
-
Txebi Arriaga
-
-
Txebi Arriaga
-
-
Txebi Arriaga
-
-
-
-
-
-