![1014299_527157714013369_392602791_n](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2013/06/1014299_527157714013369_392602791_n-300x86.jpg)
Nagusitasunez irabazi du Bermeoko taldeak Bartzelonako (Herrialde Katalanak) uretan jokatutako estropada. San Miguel Ligako lehenengo proba izan den horretan, maila ona erakutsi dute
Bou Bizkaiako mutilek, aurtengo helburua bete dezaketela erakutsiz.
Jon Salsamendiren aginduetara dabiltzan mutilak 3. txandan aritu ziren.Lehenengo luzean Kaikurekin nahiko bardinduta egon ziren, baina bigarrenean estropada hausten hasi ziren, aldea handituz. Hirugarren ziabogarako hamabi segundoko aldea hartu zuen Urdaibaik eta helmugaratzean 9 segundokoa zen Kaikurekiko zeukan tartea. Hirugarren Orio izan zen.
1 |
Urdaibai Umpro Avia |
12 |
2 |
Kaiku Ambilamp |
11 |
3 |
Orio Babyauto |
10 |
4 |
Hondarribia Orsa |
9 |
5 |
San Pedro Ecolmare |
8 |
6 |
Tirán Pereira |
7 |
7 |
Portugalete Eulen |
6 |
8 |
San Juan Iberdrola |
5 |
9 |
Astillero |
4 |
10 |
Pedreña |
3 |
11 |
Zumaia Altuna y Uria |
2 |
12 |
Castreña |
1 |