Busturialdeko hamalau odol emoile omendu ditu Bizkaiko odol emoileen elkarteak, Bilbon. Urtero legez, «gizarteak odol emoileekin duen zorra zeozelan aintzat hartzeko eta emoileari gizartearen esker ona jendaurrean agertzeko» Deustuko Unibertsitatean egin zuten ekitaldian omendu zituzten bertokoak, odol emoilearen mundu mailako egunean. Hain zuzen, 40-50 odol emonaldi betetzeagatik hartu zuten 26 bizilagun horiek errekonozimendua.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko zenbait omendu
Hain justu, Bizkaiko 243 odol emoile omendu zituzten aipatu ekitaldian; horien artean, Gernikaldeko hamar (Ajangizko 1, Arratzuko 1, Gernika-Lumoko 6, Muruetako 1 eta Nabarnizko bat) eta Bermeoaldeko lau (Busturiko 1 eta Bermeoko 3).
Busturialdea
Ajangiz. Miren Gartze Astelarra
Arratzu. Jon Santorcuato
Bermeo. Mª Carmen Fernandez, Felix Imatz, Jose Ramon Ispizua.
Busturia. Javier Elezagarai
Gernika-Lumo. Jose Felix Apraiz, Ramon Cobo, Alberto Conejo, Javier Gartzia, Yolanda Hernandez, Ramon Morales
Murueta. Javier Calzacorta
Nabarniz. Begoña Garate