‘Nordic Walking’ teknika, biharko zapatu kirolarian
50 lagunek parte hartu ahalko dute, biharko zapatu kirolarirako antolatu duten Nordic Walking saioan. 12 urtetik gorakoei zuzendutako saioa da eta 11:00etan hasiko da.
Bastoiak, parte hartzaileei bertan utziko dizkietela azaldu dute. Lehenik eta behin, Nordic Walking teknikari buruzko azalpen teoriko batzuk emongo dituzte, ondoren ibilbidea egiteko. Jakinarazi dutenez, parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurreko ezagupenik izatea. Nordic walking teknika, bastoiaren laguntzarekin egiten den martxa erregularraren hobekuntza bezala definitzen da, nahiz eta bere teknika zabalagoa den.
Kiroldegiko abonatuek eta Urdaibai txartela dutenek 3 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek, aldiz, 6 euro.
Biharkoa ikasturte honetako azken zapatu kirolaria izango dela jakinarazi dute Kirol Patronatutik.