Herrirak Gernika-Lumon egindako Herrira Noa ikuskizuna
Astra kulturarako fabrika sozialean jarri du Gernika-Lumoko Herrirak hitzordua, herri bilgunea egiteko. Gaur, 18:30etik aurrera batzartuko da taldea, eta hainbat gai izango dituztela hizpide jakinarazi du. Zehazki, datozen egun eta asteetarako aurreikusita dituen jarduerak antolatzea da batzarraren helburua.
Hala, batetik, San Juan suen antolakuntzaz ariko dira, eta, bestetik, Juan Calzada kaleko jaiaz, futbito txapelketaz eta herritarron epaiaz.
Emakume presoek kartzelan egindako artelanen erakusketa be izango dute hizpide. Gaur gaurkoz Ondarroan daude ikusgai emakume presoek egindako lanak, baina Astrara eroango dute ondoren, eta han izango da ekainaren 20tik 28ra, Gernika-Lumoko Bilgune Feministak eta Herrirak antolatuta. Koadroak, eskulanak, arropak, umeentzako panpinak…biltzen ditu laginak. Hilaren 20an bertan egingo dute erakusketaren aurkezpena, 19:30ean, eta mahainguru bat be egingo dute,
Emakumea eta kartzela gaia landuz. Horretarako, Gernika-Lumoko bi preso ohiren testigantzak entzun ahalko dira.
Informazio gehiagorako
Gernika-Lumoko Herriraren webgunea bisita daiteke.