Olaberriako kart zirkuitura doaz mendatarrak
Udalak antolatuta, Mendatako gazteak Olaberriako kart zirkuitura joango dira hilaren 22an. Irteeran parte hartzeko, baina, aldez aurretik emon behar da izena. Udalak jakinarazi duenez, hilaren 19a arte apuntatu daitezke interesatueak.
Izena emoteko 94.625.47.22 edo 94.625.72.04 telefono zenbakietara deitu behar dute Olaberriara joan gura dutenek. 20 euro inguru ordaindu behar dira apuntatzerakoan.
Eguneko egitaraua
09:00etan: autobusa aterako da Mendatatik.
10:30ean: Hamaiketakoa.
12:00etan: Vilariño Motorsport kart zirkuitura heldu dira.
14:30ean: Bazkaria Olaberriako Etxezuri Jatetxean.
18:00etan: Arratsalde pasa.
22:30ak aldera: Mendatara helduko dira.