Haritz Orbe gernikarrak Boucles de la Mayenne itzulia lehiatuko du, gaurtik domekara
Haritz Orbe (Euskadi) txirrindulari gernikarrak Boucles de la Mayenne (Frantzia) itzulia lehiatuko du, gaurtik domekara bitartea. Orbegaz batera, Jon Larrinagak, Unai Iparraguirrek, Aritz Bagüesek, Mikel Iturriak, eta Illart Zuazubiskarek osatuko dute Euskadi tadea.
Itzulia gaur hasiko da 4,5 kilometroko erlojupeko laburragaz. Hurrengo etapetan, bestalde, ibilbide gorabeheratsuari egin beharko diote txirrindulariek. Aldapa laburrak eta gogorrak aurkituko dituzte bidean.
Aritz Arberas taldeko zuzendariak jakinarazi duenez, Ronde de l’Oiseko tzulian (Frantzia) baino maila hobea emon gura du Euskadi. Hala, etapa garaipen bat lortzea, eta sailkapen orokorrean postu on bat lortzea izango dira taldearen helburuak.