Urdaibai futbol txapelketa artxiboko irudian
Zapatu-domekan gaztetxo mailako futbolariek Urdaibai futbol txapelketa jokatuko dute, Gernika-Lumon. Lehen urteko gaztetxoek txapelketa bat jokatuko dute, eta bigarren urtekoek beste bat. Guztira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako (Espainia) hamasei taldek parte hartuko dute, lau multzotan banatuta.
Multzoetako partidak zapatuan jokatuko dituzte futbolari gazteek. 09:30etik 13:15era lehen urteko gaztetxoek neurtuko dituzte indarrak. Gernikak ‘A’ multzoan jokatuko du, eta Aurrera Vitoria, Amorebieta eta Atletico Perines izango ditu aurkari.
Bigarren urteko gaztetxoek, bestalde, 16:00etatik 19:45era jokatuko dute. Gernikak D multzoko taldeen kontra neurtuko ditu indarrak: Danok Bat, Atletico Perines eta Indautxu.
Finalaurrekoak eta finalak domekan
Sailkapen fasea gainditzen duten taldeek domekan jokatuko dituzte finalaurrekoak eta finalak. Lehen urteko gaztetxoen finalerdiak 10:00etan jokatuko dituzte, eta 12:15ean finala. Bigarren urteko gaztetxoek, bestalde, 10:45ean lehiatuko dituzte finalaurrekoak, eta 13:00etan finala.