Egoitz Astui eta Iñigo Endemaño fitxatu ditu Bermeok
Bermeo Futbol Taldeak Egoitz Astui bermeotarra eta Iñigo Endemaño gernikarra fitxatu ditu egunotan. Azken bi fitxaketa horiek kontuan hartuz gero, Bermeok bost jokalari eta entrenatzailea fitxatu ditu dagoeneko, taldea sendotzeko asmoagaz.
Astui Zamudiotik heldu da kostaldeko taldera, eta atzealdea zaintzeko fitxatu du taldeak. 2012-2013 denboraldian hemezortzi partida jokatu ditu, eta horietako hamasei, gainera, titular bezala. Astuik hainbat urte daramatza Hirugarren eta Bigarren B Mailan jokatzen. Hala, esperientzia eta sendotasuna emongo ditu bermeotarrak.
Endemañok, bestalde, aurrelari edo erdilari bezala joka dezake. Gernikagaz debutatu zuen hirugarren mailan duela bi urte, eta 2012-213 denboraldian Cultural Durangogaz jokatu du.
Gernika jokalariak galtzen
Momentuz, gernikak ez du fitxaketarik egin 2013-2014 denboraldiari begira. Aldiz, hainbat jokalarik utzi dute taldea, dagoeneko. Komunikabideek zabaldu dutenez, zazpi jokalari galdu dituzte gernikarrek: Urkizu, Kolo, Idarramendi, Artola, Santxo, Galder Zubizarreta eta Iker Zarate.