Gaur eguerdian Nadia Gonzalez Buy Urdaibai elkarteko presidenteak emon die Bermeo Suten 2013 elkarteko zenbait kideri 6.003,30 eurotako balioa duen txekea.
Buy Urdaibaik Busurialdeko 50 enpresak osatzen duten elkartea da. “Eskualdeko agente bat garenez, elkartasun ekimenen bat matxan ipini behar genuela pentsatu genuen sutea gertatu zenean”, azaldu du Gonzalezek. Elkarteak kontu korronte bat ireki zuen eta hor batu dutena da gaur kaltetuei emon diena. Ekimen hori Buy Urdaibairen wengunearen eta sare sozialen bitartez hedatu zuen elkarteak. Gonzalezen esanetan, “hau posible egin dute Bermeoko, eskualdeko, Euskal Herriko eta hortik kanpoko hainbat partikularrek eta negozioetako arduradunek. Gainera, badakigu, krisi sasoi honetan, jende askok ahalegin handia egin behar izan duela laguntzeko”.
Bermeo Suten 2013 elkarteko kideek “biotzez” jasotako diru laguntza eta solidaritatea eskertu dute beste behin be.