200 dantzari gazte batuko dira zapatuan Bermeon
Dantzari gaztetxoen bigarren elkartrukea antolatu du Alkartasuna dantza taldeak. Elkartruke horretan Oiartzungo Haurtzaro taldeak, Galdakaoko Andra Mari taldeak, Foruko Urdaibai taldeak eta Bermeoko Alkartasuna Dantza taldeak parte hartuko dute, hain zuzen be. Jakinarazi dutenez, 200 ume baino gehiago bilduko dira.
Goizean eta arratsaldean ikusi ahalko dira dantzarien ikuskizunak, “giro alaia eta polita sortuko dute herrian”, diote antolatzaileek. 11:30ean hasiko dira herrian zehar egingo duten kalejirarekin, kaleetan dantzaldiak be egingo dituzte. 17:00etan, barriz, dantza ikuskizuna eskainiko dute Lamerako kioskoaren inguruan. Euria egingo balu Artza frontoian izango litzatekeela azaldu dute.