San Antonio jaiak ospatzeko batuko dira Errigoitin eta Sukarrietan
San Antonio eguna da bihar, eta hori ospatzeko egitarau berezia dakartzate Sukarrietak eta Errigoitik. Bihar izango da jai giroa Sukarrietako Abiña auzoan, eta Errigoitin, barriz, bihar, zapatuan zein domekan.
Ekintza herrikoiak izango dira nagusi Sukarrietako Udalak antolatutako egitarauan. Hala, beste hainbat ekintzen artean, ohiko sardina jana izango du aukeran herritarrak, bihar eguerdian. San Antonion izango da hori, txiringitoaren ondoan. Bitartean, herriko txikitxoenek San Antonio hondartzaren inguruan jarriko duten umeen parkeagaz gozatu ahal izango dute. Gainera, meza eta disko festa be antolatu ditu udalak biharko.
Sukarrietan ez ezik, Errigoitin be ospatuko dituzte sanantonioak, beste urtebetez. Batetik, herriko Ikullu elkarteak antolatutako ekintzak izango dira bihar eta zapatuan, eta, bestetik, domekarako udalak antolatutako ekintzak izango dira. Batak zein besteak antolatuta, mezagaz, hamaiketakoagaz, herri bazkariagaz, pelota partiduekin, umeen jolasekin eta dantzekin gozatuko dute.
Egitaraua
Errigoiti
Bihar, maiatzak 13 (Ikullu elkartearen egitaraua).
– 12:00etan, meza santua; ostean, hamaiketakoa Ikullu alkartean.
– 14:30ean, herri bazkaria alkartean.
– 17:30ean, gaztetxoen pelota partiduak; lehenengo partidua: Iraitz Uribarri eta Oier Gabikagogeaskoa/Aitzol Arriola eta Paul Undabarrena; bigarren partidua: Anartz Uribarri eta Unai Astelarra/ Cristian Duñabeitia eta Mikel Izagirre.
Zapatua, maiatzak 15 (Ikullu elkartearen egitaraua).
14:30ean, herri bazkaria alkartean, trikitilari eta bertsolariekin.
Domeka, maiatzak 16 (Errigoitiko Udalaren egitaraua).
– Egunean zehar, umeentzako jolasak.
– 11:00etan, meza nagusia. Ostean, Mungiako Amilotx dantza taldearen saioa. Horiek bukatutakoan, pelota partiduak.
Sukarrieta
Bihar, maiatzak 13.
– 11:00etan,Txupina jaurtitzea.
– 12:00etan, meza.
-13:00etan, Sardina jatea.
– 17:00etan, haur parkea.
– 18:00etan, meza.
– 20:00etan, disko festa.