Musika elektronikoaren topaketa bat antolatu dute Gernika-Lumon
Astra musika elektronikoaren alkargunea bihurtuko da, etziko topaketetan. Sergio Garcia antolatzaileak azaldu duenez, Busturialdean musika elektronikoaren topaketa bat antolatuko den lehen biderra izango da. Hain zuzen, 16:00etan hasiko da jaialdia.
Topaketen helburu nagusiak “musika elektronikoa ezagutaraztea, zaleen eta sortzaileen arteko harremanak sendotzea, alkarrengandik ikastea, eta ondo pasatzea dira”. Hala, aukera paregabea izango da musika elektronikoa ezagutu gura dutenentzat.
Garciak jakinarazi duenez, aspalditik zeukan gogoa musika elektronikoaren topaketa bat antolatzeko. Hala, zerbait berezia egin gura izan du, zuzeneko saioak eta berbaldiak uztartuz. Antolatzaileak dioenez, musika elektronikoa festagaz lotzen du jendeak, baina kultura be bada. Berbaldietara joanez, gainera, asko ikasiko daitekela deritzo.
Zuzeneko saioez eta berbaldiez gain, zapatuko jaialdiak ezusteko gehiago be badauzka. Astrako Hackelarre taldeak, esaterako, zenbait irudi proiektatuko ditu, 21:00etatik aurrera. Bestalde, zenbait salmenta mahai be jarriko dituzte.
Egun edar bat pasatzeko aukera izango dela iritzita, bertoko herritarrei jaialdiagaz bat egiteko gonbita egin die Garciak.