‘Memoria gune baten bila’ dokumentala aurkeztuko dute bihar Bermeon
1512-2012 Nafarroa Biziriken Memoria gune baten bila dokumentala aurkeztuko dute bihar, 20:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Ondoren Gabirel Ezkurdiaren berbaldia entzuteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Gaztelugatxe eta Zarragoitxi Nafar Erresumaren aztarnatatik gaur egungo Bermeo eta Euskal Herrira hitzaldia eskainiko du, hain zuzen be, Gabirel Ezkudiak. Horri buruz, berba egiten hasi aurretik baina, Memoria gune baten dokumentala ikusteko aukera izango da.
Mendi martxa Gaztelugatxera ekainaren 23an
Bestalde, hilaren 23rako mendi martxa bat antolatu dute. 09:00etan ipini dute hitzordua Goiko Plazan eta handik Gaztelugatxera abiatuko dira. Bertan Bakiotik be egingo duten mendi martxakoekin bat egingo dutela azaldu dute. 13:00etan, barriz, omenaldia eta mugarriaren aurkezpena egingo dituzte.
Jarduera horiek Zantzue kultur taldeak, Independentista Sareak eta Euskeraz Berbetanek antolatu dituzte Bermeoko Udalaren eta Nafarroa Bizirik-en laguntzarekin.