Alde Hemendik! nazio mailako egunaren harira, Gernika-Lumoko herritarrek manifestazio bat egingo dute, zapatuan. Hego Euskal Herriko hamabost lekutan egingo dituzte protestak, Espainiako Guardia Zibilaren kuartelak dauzkaten hainbat herritan.
Busturialdeko eta Lea Artibaiko herriei dagokionez, Gernika-Lumon bakarrik egingo protesta. Hala, inguruko herrietako bizilagunak be, manifestazioan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek. 12:00etan hasiko da Gernika-Lumoko protesta, Merkurio iturriaren ondotik.
Ernairen helburua, “indar okupatzaileen kontrako mugimendua kalera ateratzea da, nazio mailako mugimendua indartuz”. Izan be, “indar okupatzaileak” Euskal Herritik joateko baldintzak inoiz baino egokiagoak direla deritzote. Horien berbetan, “Euskal Herrian borrokatu armatu bat zegoela zen estatuaren aitzaki nagusia inadar okupatzaileak berton jarraitzeko, baina egungo egoera zeharo aldatu da”. Hala, erakundeei parte hartzeko deia egin diete, euskal gehiengoaren nahia bete dadin.
Oharra: paperezko egunkarian ekimena Ernaik antolatu duela jartzen zuen. Informazio hori okerra da. Alde Hemendik! mungimenduak antolatu du protesta eguna.