Frankismoaren zigorgabetasunaren kontra mobilizatzera deitu du Gernika Batzordeak
Frankismoaren aurkako kereilen aldeko Euskal Plataformak, tartean Gernika Batzordeak, mobilizatzeko deia egin diote euskal gizarteari. Hain zuzen, Bilbon egingo duten manifestaziora joatea eskatu dute, 40 eragile inguruk. Manifestazioa Eliptika plazan abiatuko da, eta Arriaga plazaraino helduko da. Zapatuan egingo dute protesta, 18:00etatik aurrera.
Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez! lemapean manifestatuko dira Bilbon bildutakoak. Izan be, “ezin dugu onartu erantzunik barik geratzea inbasio militar frankistaren erantzuleek eta haren oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiak”.
Aro ilun harengatik inork be ez duela erantzun gogoratu dute plataformako kideek. “Garaipen frankistak gerraoste odoltsua eta hurrengo 40 urteetako diktadura bortitza ekarri zituen”. Hala, orduko krimenak epaitu barik uztea ulergaitza dela deritzote.
Plataformak, “egia, juztizia eta erreparazioa” lortu gura ditu. Fraskismo garaiko kaltetuen eskubideak berma daitezen gura du, “erregimenak inposatu gura duen egia” salatuz. Bestalde, juztizia be aldarrikatu dute, egungo zigorgabetasuna alde batera utzita, frankistak zigortzeko eskatuz. Azkenik erreparazio “duin eta diskriminazio gabea” eskatuko dute zapatuko manifestazioan.