Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen barri bat bat sortu dute eremu askotako herritarrek: Gure esku dago. Ekainaren 8an aurkeztu zuten dinamika hori Irunen, eta orain, herriz herri eta sektorez sektore, Euskal Herriko gainontzeko lekuetara zabaldu gura dute; horretarako, Busturialdean be izango dira.
Hain zuzen, Bermeon eta Gernika-Lumon aurkeztuko dute datozen egunotan, aipatu ekimena. Egun, euskal gizartean, «erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabal, bateratzaile, transbertsal eta plurala bultzatzeko baldintza ezin hobeak» daudela iritzita, abiarazi dute Gure esku dago. Bere baitan, hiru oinarri ditu: Euskal Herria nazio bat dela, geroa erabakitzeko eskubidea duela eta euskal herritarrek erabaki behar dutela.
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta gauzatzeko bideak bilatzea «herritar guztien esku» dagoela diote sustatzaileek, eta orain dela horretarako garaia. Hala, Euskal Herriko «biztanle guztiei» egin diete etorkizunaz erabakitzeko «aukera, beharra eta legitimitatea» gizarteratzeko eta bultzatzeko deia.
Aurkezpenak
Gernika-Lumo. Astelehenean, hilaren 17an, 20:00etatik 21:00etara, Astran.
Bermeo. Ekainaren 27an, 19:00etatik 20:00etara, Bermeoko Kafe Antzokian.