Zabalik dago udako surf ikastaroetan izena emoteko epea
Bermeoko GIZek (Gazte Informazio Zerbitzuak) udarako antolatu dituen surf ikastaroetarako izena emoteko epea zabalik dago jada. Bi txanda egongo dira eta zazpi urtetik gorako umeei zuzenduta daudela jakinarazi dute.
Hain zuzen be, uztaileko eta abuztuko bigarren asteetan izango dira surf ikastaroak; uztailaren 8tik 12ra eta abuztuaren 5etik 9ra. Eguneko bi orduko iraupena izango dute ikastaroek
Surf ikastaroak Laidako hondartzan egingo dituztela azaldu dute, «hondartza hori aproposa baita horrelako ikastaroak egiteko», diote. Zazpi urtetik gorako umeek parte har dezakete, beti be igeri egiten jakinda.
Gazteentzako surf ikastaroetan parte hartu gura duten horiek dagoeneko zabalik dute izena emoteko epea; zabalik izango dela adierazi dute plaza kopurua bete arte. Izena emoteko GIZek Gizarte eta Kultura Etxean dituen bulegoetara hurbildu beharko da.
Herriko umeek 90 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroagatik, Bermeotik kanpo bizi direnak, barriz, 110 euro ordainduko beharko dituzte. Jakinarazi dutenez, prezio horren baitan sartzen dira surf taula, neoprenoa, begirale federatuak eta baita asegurua be. Mundakako surf eskola izango da ikastaro horietaz arduratuko dena.
Aurten be, ikastaroetan parte hartzen duten ume guztien artean Billabong markako neoprenozko bi jantzi zozkatuko ditu GIZek.