2011ko txapelketaren momentu bat
Gernika-Lumoko lagun talde batek antolatuta, hilaren 29an presoen eta iheslarien aldeko areto futbol txapelketa jokatuko dute bertoko herritarrek, eta izen emotea zabaldu egin dute dagoeneko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hilaren 15era arte emon daiteke izena txapelketan parte hartzeko. Hain zuzen, Ospa, Arrano eta Aterpe tabernetan apuntatu behar dira intesesatuak. Talde bakoitzeko hamar euro ordaindu behar dira.
Txapelketa Pasealekuan jokatu dute talde parte hartzaileek. Antolatzaileek azaldu dutenez, “elkartasuna” bultzatu gura dute, “lehiakortasunaren ordez”. Hala, mozorrotuta jokatzea, eta jai giroa sortzea sarituko dituzte, besteak beste.
2011 jokatu zen lehen elkartasun txapelketa
2011an be, presoen aldeko elkartasun txapelketa bat antolatu zuten gernikarrek,
Sartu gola dispertsioari lemapean. Orduko hartan, 21 taldek eta 120 jokalari inguruk parte hartu zuten.