Kultur etxearen eta frontoiaren erabilerarako arauak ezarri ditu Ajangizko Udalak
Kultur etxeko eta frontoiko ordenantzak behin onartuta, udal instalazio horien erabilera zein izan beharko litzatekeen ezarri du Ajangizko Udalak.
Batetik, kultur etxea itxita dagoen egunetan, herritarrek giltz elektronikoaren bitartez, berau erabiltzeko aukera izango dutela jakinarazi du udakak. Horretarako, baina, giltz horren eskaera formala egin beharko du interesatuak kultur etxean.
Bestetik, herriko frontoia erabiltzeko aurretiaz erreserba egin behar dela gogorarazi du udalaka; hain zuzen, hileko azken barikura arte izango da horretarako aukera, udaletxean zein kultur etxean, edota telefonoz zein posta elektronikoz. Hori horrela, onartutako erreserbak frontoian bertan jarriko dituzte. Halaber, zerbitzu hori Ajangizko bizilagunek soilik erabili ahal izango dute.
Neguan, 08:00etatik 22:00etara eta udan, 08:00etatik 23:00etara erabili ahal izango dute frontoia, eta ordu erdiko euro bat ordaindu beharko dute argiaren kostua.
Barikuetan, barriz, udalak izango du instalazio horien erabilera, herriko gazteentzako erreserbatuta. Gainera, udalak eta kultur etxeak beti izango dute lehentasuna, nahiz eta erreserba eginda egon. Hala izanez gero, erreserba egin duena abisatuko lukete aurretiaz.
Dutxak be erabili ahal izango dituzte, giltz elektronikoagaz; horretarako, kultur etxean egin beharko dute eskaera. 6 euro ordaindu beharko dute giltza jasotzeko, eta, horrez gain, mantenimendu kuota be ordaindu beharko dute.