Eguraldiak «asko» baldintzatu du aurtengo eliz eta ermiten martxa; euri zaparradek eta behe lainoak aurtengo martxa mugatu dute. Sollube 707 mendi taldeko arduradunen esanetan, «520 lagunek emon zuten izena, baina azkenean 325 lagun baino ez ziren etorri».
Ohi legez, parte hartzaileek bi ibilbide zituzten aukeran, parte hartzaile gehienek
Betikue aukeratzen dute.
Betikue ibilbidea 250 lagunek egin zuten eta batezbesteko denbora 6 ordu eta 20 minutukoa izan zen. Ibilbide
luzien, barriz, 75 parte hartzaile izan ziren eta batezbesteko denbora 8 ordu eta 15 minutukoa izan zen.
«Uraz gainezka zegoen guztia, zenbait puntutan ur-jauziak be egon ziren», diote antolatzaileek. Halanda be, dena “normaltasunean” joan zela adierazi dute.