Parte hartzaileak, Busturian
Zapatuan jokatutako Larrago igoeran uste baino parte hartzaile gutxiago izan da azkenean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 33 txirrindularik emana zuten izena, baina eguraldi txarra zela eta, azkenean 26k baino ez zuten parte hartu. 10:30ean atera zen Altamiratik lehenengo txirrindularia, eta batat bestetik bi minutuko aldeagaz atera ziren hurrengoak. A kategorian Asier Urdaibai nagusitu zen (11 minutu eta 34 segundo), B kategorian Joseba Perez (11 minutu eta 13 segundo), C-n Toni Alcañiz (10 minutu eta 59 segundo) eta D-n Rafael Elorriaga (15 minutu eta 47 segundo).
Hortaz, markarik onena Toni Alacañizek ezarri du aurten, baina ez du iazko marka gainditzerik lortu. Lehenengo Larrago igoeran Arsenio Gonzalezek ezarri zuen marka 10 minutu eta 46 segundokoa izan zen.
Sari banaketa eta zozketak eginda, parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa ipini zuen Busturia Txirrindulari Taldeak. Bigarren edizioa igarota, gainera, probak duen harreragaz eta hartu duen ospeagaz “oso pozik” agertu da taldea, eta datorren urteko igoeran zikloturista gehiagok emango duela izena espero du. “Gogorra izan arren, parte hartzaile guztiek esan dute oso proba polita dela, eta giro ona dagoela”.
Bestalde, babesle eta laguntzaile guztiak eskertu ditu Busturia TT-k.
-
-
Argazkia: Busturia TT
-
-
Argazkia: Busturia TT
-
-
Argazkia: Busturia TT
-
-
Argazkia: Busturia TT
-
-
Argazkia: Busturia TT
-
-
Argazkia: Busturia TT